105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

526/2009 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Irakurketa Publikoaren Mapa onesten duena.

Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duen azaroaren 19ko 32/2002 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, Irakurketa Publikoaren Mapa liburutegien plangintzarako tresna bat da, eta bertan jasotzen dira Nafarroako liburutegien sistemako liburutegiak, irakurketa publikoaren premiak eta populazio guneei dagozkien zerbitzu moduluak.

Nafarroako Irakurketa Publikoaren Mapa onestea, artikulu horretan ezarritakoaren arabera, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari dagokio.

Liburutegi Zerbitzuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Nafarroako Kultura Kontseiluko Artxibo eta Liburutegien Batzordeari kontsulta egin ondoren, proposatu du Nafarroako Irakurketa Publikoaren Mapa onestea. Mapa horretan liburutegi publikoaren oinarrizko mailak ezartzen dira, egoera ezberdinetan, eta irizpideak finkatzen dira liburutegiek ematen duten zerbitzua ebaluatzeko, hori guztia liburutegien tipologia berbideratzeko eta behar dituzten baliabideez hornitzeko baliagarria izan dadin.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Irakurketa Publikoaren Mapa onestea.

2. Agiri hori Liburutegi Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan dago aztergai: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/692D6583-66CA-4145-B17D-E519E6A332AB/125095/MapadeLectura.pdf

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Liburutegi Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko uztailaren 2an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.

Iragarkiaren kodea: F0919753