105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

525/2009 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Kulturako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Zorroa onesten duena.

Nafarroako Liburutegien Sistema arautzen duen azaroaren 19ko 32/2002 Foru Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako zerbitzuen zorroa da herritarrei irakurketa publikoaren mapari jarraikiz ematen zaizkien liburutegi zerbitzuen multzoa. Zerbitzuen Zorroak adieraziko du zeinek ematen duen eta norentzat den zerbitzu bakoitza, nahikotasun eta kalitate mailak zehazturik.

Liburutegi Zerbitzuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Nafarroako Kultura Kontseiluko Artxibo eta Liburutegien Batzordeari kontsulta egin ondoren, proposatu du zerbitzuen zorroa onestea. Zerbitzuen zorroan zerbitzu honen oinarrian dauden balioak adierazten dira, ematen diren zerbitzuen sailkapena eta azalpena, erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak eta Nafarroako liburutegi publikoen zerbitzuak hobetzeko parte-hartze eta lankidetza protokoloa, aholku, kontsulta eta erreklamazioen bitartez.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Zerbitzuen Zorroa onestea.

2. Agiri hori Liburutegi Zerbitzuan eta Interneteko helbide honetan dago aztergai: http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/8EA5F6B2-D017-43E3-B897-D6D3D23D3E43/125105/ CarteradeServicios2.doc

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Nagusi Teknikoari eta Liburutegi Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko uztailaren 2an.-Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz.

Iragarkiaren kodea: F0919754