105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

122/2009 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, 190/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, José Andrés Azanza Elío jaunak sustatua, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko idazkariak, 2009ko ekainaren 4ko izkribuan, aditzera eman du José Andrés Azanza Elío jaunak sustaturik prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela, 190/2009 zenbakia esleitu zaiona, Epaimahaiak 2008ko abuztuaren 14an hartu Erabakiaren kontra aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren isiltasun administratiboaren bidezko ustezko ezespenaren kontra. Erabaki horren bidez Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko lehiaketaldiko behin-betiko emaitzak onetsi ziren. Horretara Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari nagusiak dei egin zuen, abenduaren 27ko 151/2007 Ebazpenaren bidez. Epaitegiko idazkariak eskatu du espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunei agertzeko epea ezar dakiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Andrés Azanza Elío jaunak sustaturik aurkezturiko prozedura laburtuko 190/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea, Epaimahaiak 2008ko abuztuaren 14an hartu Erabakiaren kontra aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren isiltasun administratiboaren bidezko ustezko ezespenaren kontra. Erabaki horren bidez Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko lehiaketaldiko behin-betiko emaitzak onetsi ziren.

2. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari jakinaraztea Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko hautatze prozedurari buruzko espediente administratiboa Barne Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuan dagoela, espedientearen kopiaren eskaera organo administratibo horretara igorri baita, epaitegi honetara bidezkoak diren agiriak igortzeko.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri, eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian.

4. Ebazpen honen berri ematea José Andrés Azanza Elío jaunari (helbidea Iruñeko Aita Calatayud kaleko 14ko 5. solairuan, eskuineko aldean, duenari), Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 11n.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea. Ordezko gisa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n eman 135/20007 Ebazpena).

Iragarkiaren kodea: F0920873