105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

120/2009 EBAZPENA, abuztuaren 10ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Sergio Serra Comas jaunak sustaturik aurkezturiko 318/2009 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkariak, 2009ko ekainaren 22ko izkribuan, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean 2009ko ekainaren 24an sartu zen horretan, aditzera eman du, Sergio Serra Comas jaunak sustaturik, prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela, 318/2008 zenbakia esleitu zaiona, Epaimahaiak 2008ko azaroaren 10ean hartu Erabakiaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren isiltasun administratiboaren bidezko ustezko ezespenaren kontra. Erabaki horren bidez, Foruzaingoan 100 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautatze prozeduratik baztertu zuten. Oposizio horretara martxoaren 6ko 22/2008 Ebazpenaren bidez dei egin zen. Salako idazkariak espediente administratiboa igor dakiola eta interesdunei agertzeko epea ezar dakiela eskatu du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 48. eta 49. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sergio Serra Comas jaunak sustaturik aurkezturiko prozedura arrunteko 318/2009 Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea, Epaimahaiak 2008ko azaroaren 10ean hartu Erabakiaren aurka aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren isiltasun administratiboaren bidezko ustezko ezespenaren kontra. Erabaki horren bidez, Foruzaingoan 100 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautatze prozeduratik baztertu zuten. Oposizio horretara martxoaren 6ko 22/2008 Ebazpenaren bidez dei egin zen.

2. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari jakinaraztea Foruzaingoan 100 lanpostu oposizio bidez betetzeko hautatze prozedurari buruzko espediente administratiboa Barne Departamentuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Zerbitzuan dagoela, espedientearen kopiaren eskaera organo administratibo horretara igorri baita, epaitegi honetara bidezkoak diren agiriak igortzeko. Oposizio horretara martxoaren 6ko 22/2008 Ebazpenaren bidez dei egin zen.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

4. Ebazpen hau Sergio Serra Comas jaunari (helbidea Nafarroako San Adriango La Ribera kaleko 40an duenari), Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 10ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea. Ordezko gisa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko idazkari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza (Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n eman 135/20007 Ebazpena).

Iragarkiaren kodea: F0920872