105. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1332/2009 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2009. urtean Nafarroako Pirinioko sendagileak egonkortzeko planeko hitzarmenetarako diru-laguntzen deialdia ebazten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 10eko 532/2009 Ebazpenaren bidez, toki-entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi zen, Nafarroako Pirinioko sendagileak egonkortzeko planerako, 2009. urterako, eta, horretaz gain, gastua baimendu eta deialdi hori arautuko zuten oinarri arautzaileak onetsi ziren.

Aipatutako oinarri arautzaileetan izendatutako balorazio batzordeak akta egin du, 2009ko ekainaren 11ko eta 18ko bileren ondoren. Horietan, diru-laguntzak emateko proposamena egin da, eskaerak deialdiaren irizpideekin bat baloraturik.

Balorazio Batzordeak eginiko proposamena ikusirik, aurrekontuan dagoen dirua kontuan hartuz, toki entitateen aldeko diru-laguntzak ematea erabaki da, proposamenean adierazten diren zenbatekoetan.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 7. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Diru-laguntzak ematea Nafarroako Pirinioko langile medikoak egonkortzeko planeko hitzarmenetarako, 2009. urterako, hain zuzen ere 100.000 euro (ehun mila euro), toki entitateentzat, ondoren azaltzen diren zenbatekoetan eta jarduketetan banaturik:

Zk.

TOKI ENTITATEA

JARDUKETA

DIRU-LAGUNTZA

EURO

1

Ezkarozeko Udala

Ibilgailu bat errentan hartzea/alokatzea, Zaraitzuko Osasun Eskualde Oinarrizkoko sendagileek erabil dezaten, 2009ko uztailaren 1etik abenduaren 31rako aldian.

8.000

2

Luzaideko Udala

Luzaideko kontsultategiko etxegainaren mantentze lanak

24.000

3

Luzaideko Udala

Luzaideko kontsultategiaren leihoak mantentzea, konpontzea eta doitzea, isolamendu termikoa lortze aldera.

29.281

4

Erronkariko Udala

Ibilgailu bat errentan hartzea/alokatzea, Izabako Osasun Eskualde Oinarrizkoko sendagileek erabil dezaten, 2009ko uztailaren 1etik abenduaren 31rako aldian.

8.000

5

Urraulgoitiko Udala

Irurozkiko kontsultategiko etxegainaren zaintze eta mantentze lanak eta pintura lanak.

15.554

6

Irunberriko Udala

Irunberriko kontsultategiko kontsultaguneen mantentze eta konpontze lanak.

15.165

BATURA:

100.000

2. Aipatutako gastua egoztea 2009ko gastuen aurrekontuko 547000-52300-4609- 312202 kontu-sailari, "(**) Pirinioko sendagileak egonkortzeko planerako hitzarmenak" izenekoari.

3. Ekitaldian, toki erakunde batek diru-laguntzaren xede den jarduketa osorik edo hein batean burutzen ez badu, zenbatekoa osorik edo hein batean bertan behera uzten ahalko da. Horretarako idatziz jakinaraztea izanen da betebehar bakarra.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolamenduko Zuzendaritzari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritza Nagusiari, Iparraldeko Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Ekialdeko Osasun Barrutiko Zuzendariordetzari, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Aurrekontu eta Kontabilitate Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari. Horrekin batera adierazten zaie administrazio publikoek ez beste interesdun guztiek gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Osasun kontseilariari zuzendua, hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko uztailaren 14an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0920090