104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa Musika Eskolaren Estatutuetan
eta haren hauteskunde araudian

Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu ditu:

1.-Azkoiengo Musika Eskolaren Patronatuaren Estatutuen 5.4. artikulua aldatzea, honez gero ondoko edukia izan dezan.

5.4. Ikasleen ordezkariak: Eskolako ikasleen bi ordezkari izanen dira: bata, eskola adinean dauden ikasleetakoa izanen da eta 16 urtetik goitikoa, eta bertzea, ikastetxeak heldutzat hartzen dituen ikasleetakoa. Haien hautagaitza modu demokratikoan proposatuko da, udal hauteskundeen deialdia egiten denean indarra duen ikasturtean matrikulaturiko ikasleen artean, jendaurrean jarririk eta hauteskunde bidez proposatu ere. Agintaldiak udal legegintzialdiak adina iraunen du. Karguaz gabetu edo hari uko eginez gero, eta ikastetxeko ikaslea izatetik geldituz gero, boto zenbaketaren aktan hurrengo gelditu zena izendatuko da; izendatzerik ez badago, berriz ere deialdia eta hauteskundeak eginen dira kargua uztean edo hurrengo ikasturtean -Patronatuak zer erabaki eta horrela- matrikulaturik dauden ikasleen artean. Halakoetan, Erregelamenduaren III. kapituluan ezartzen dire arauak bete beharko dira betiere.

2.-Musika Eskolako Hauteskunde Araudiaren 2.2 artikulua aldatzea, honez gero ondoko edukia izan dezan:

2.2. Ikasleen ordezkarien hauteskundeak: Botoa ematen ahalko dute eskola zikloetan ez dauden ikasle guztiek, 16 urtetik goiti izanik heldutzat hartzen badira. Hauteskundeak egiteko tenorean matrikulaturik egon beharko dute, eta behar bezala erroldatuak. Aldi berean, ikasleen ordezkariak izaten ahalko dira, Eskolaren Estatutuek arautzen duten bezala.

Azkoienen, 2009ko uztailaren 30ean.-Alkatea, Juan Jesús Basarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L0920326