104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2009ko uztailaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, kreditu berezia onetsi zuen industria nabearen errentamenduaren gastuak egiteko (561,202 kontu-saila.-Industria nabearen errentamendua), industria nabea salduz etorriko diren diru-sarrera berrien bidez finantzatuko dena.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2009ko abuztuaren 3an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0920469