104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Oteitzako Udaleko alkateak, 2009ko uztailaren 30eko ebazpenaren bidez, onetsi zuen kontu-sail honetatik kreditu gerakina sartzea: 452,62207.-Igerilekuak berritzea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oteitzan, 2009ko abuztuaren 3an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L0920451