104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

2009ko aurrekontuko aldaketa (V.a)

Erriberriko Udalak, 2009ko uztailaren 31n, hasiera batean onetsi du Udalaren aurrekontu orokorrari egindako V. aldaketa, kreditu gerakinak erabil daitezen herrilurra ureztalur bihurtzeko inbertsioak finantzatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0920494