104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendabiako Udalaren eta Nasipa, S.L.ren arteko kudeaketarako hirigintza hitzarmena, azken hori herri honetako Udal Planeko URI-17 unitatearen jabea baita.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Mendabian, 2009ko abuztuaren 5ean.-Alkatea, Miguel Ángel de Carlos Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: L0920563