104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Andiako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea desegitea. Behin betiko erabakia

Lezaungo Udalak, 2009ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, honako erabaki hau hartu zen:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea Andiako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen desegitea, baita desegiteko proiektua ere. Horren konpromisoak goitik behera onartzen dira.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Erabakia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Lurralde Politikako Ministerioari jakinaraztea, Andiako Mankomunitatea Toki Entitateen Erregistrotik ken dadin; ohartarazten da erabaki honek administrazio bidea bukatzen duela eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, gaiaren arabera eskumena duen arlo horretako organo judizialean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; dena dela, aldez aurretik, errekerimendua egiten ahal zaio administrazioari, adostasun egintza baliorik gabe utz dezan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lezaunen, 2009ko uztailaren 9a.-Alkatea, Carmen Lopez Salanueva.

Iragarkiaren kodea: L0920473