104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2. unitateko 4. eremuko 1. sektoreko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2009ko uztailaren 29an emandako 51/09 ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Lekunberriko 2. unitateko 4. eremuko 1. sektoreko urbanizazio proiektua.

Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5, 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2009ko uztailaren 29an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0920424