104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Alkateordea izendatzea eta alkatearen eskuordetza

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 46. eta 47. artikuluei jarraituz, erabaki dut:

1.-Juan Mari Barriola Gogorza laugarren alkateorde izendatzea.

2.-Alkate naizen aldetik ditudan eskuduntzak Juan Mari Barriola Gogorza laugarren alkateordeari eskuordetzea, nire ordezkoa izan dadin abuztuaren 16tik 31ra arte, biak barne, Leitzako udalerritik kanpo nagoen bitartean, eta lehen, bigarren eta hirugarren alkateordeak ere kanpoan direlako.

3.-.Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Leitzan, 2009ko abuztuaren 6an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0920649