104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, behean adierazitako egunean, honako hau erabaki du:

Hasiera batean onestea Antonio Sola Ezpeletak eta María Teresa Arrondo Arrondok sustaturiko xehetasun azterlana, Blanca de Navarra kaleak eta Juan Ramón Jiménez kaleak egiten duten etxesailean atzeraematea antolatzeko, Juan Diego Cerdán Sansuan goi mailako arkitektoak prestatu agiri teknikoaren arabera, elkargoan 2009ko uztailaren 22an ikus-onetsi baitzen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fustiñanan, 2009ko uztailaren 29an.-Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L0920426