104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hirigintza hitzarmena sinatzea

2009ko uztailaren 31n, Eguesibarko Udaleko alkateak hirigintza hitzarmena sinatu zuen, Vicente Garrido Elustondo, Beatriz Miro-Quesada Dulanto, Adam Pawel Myszkowski eta María Dolores Mora Blanco jaun-andreekin, Eguesibarko Udal Planeko UAO 1.2 unitateko hirigintzako aprobetxamenduaren balioa dirutan adierazteko; unitate hori Ardanazko mugapean dago.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu eta biharamunetik, jendaurrean egonen da 20 egunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eguesen, 2009ko uztailaren 31an.-Jarduneko alkatea, Estefanía Clavero Belzunegui.

Iragarkiaren kodea: L0920430