104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatea ordeztea

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman zuen 2009ko uztailaren 17an. Hona haren testu osoa:

Alkatetzaren 536/2009 Dekretua.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen da ezen alkateordeen eginkizunetako bat dela alkatea ordeztea haren egiteko guztietan, hura Udaletik kanpo dagoenean, eta eskuordetza espresuki eman beharra dagoela horretarako.

2009ko uztailaren 20tik abuztuaren 9ra bitarte udalerritik kanpo egonen naiz.

Aipatu legeriak emandako eskudantziak erabiliz,

Ebatzi dut:

1. Estefanía Clavero Belzunegui zinegotzia eta bigarren alkateordea nire ordezkoa izanen da alkatearen egiteko guztietan, ni Eguesko udalerritik kanpo nagoen bitarte guztian, uztailaren 20tik abuztuaren 9ra, biak barne, ni alkatetzaren egitekoetara itzuli artean.

2. Honen berri ematea Estefanía Clavero Belzunegui andreari eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten den lehen bilkura arruntean.

Eguesen, 2009ko abuztuaren 3an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0920412