104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa puntuala Udal Planean. Hasierako onespena

Buñuelgo Udalak, 2009ko uztailaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioak puntualki aldatzen dituen proiektua, 2. poligonoko 15 lurzati gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren azpikategorian sartzeko, berez dagokien produktibitate ertainean ustiatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Buñuelen, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0920371