2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARASOAIN
Zakurrak edukitzea arautzen duen ordenantza.
Hasierako onespena
Barasoaingo Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zakurrak edukitzea arautzen duen ordenantza.
Ordenantza jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Barasoainen, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkate udalburua, Carlos Izuriaga Eslava.
Iragarkiaren kodea: L0920507