104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Herrilurrak desafektatzea 3 aerosorgailu esperimental paratzeko. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak 2009ko uztailaren 30eko osoko bilkuran erabaki du, legez eskatzen ahal den botoen gehiengoarekin, hasiera batean onestea herrilurren desafektazioa, Acciona Windpower, S.A.ren 3 aerosorgailu esperimental paratzeko, 3. poligonoko 88, 93, 97, 100, 149 eta 153. lurzatietan (guztira, 29.166 m²).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 6/1990 Legearen 140. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesdun guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta hilabetez hari buruzko alegazioak aurkeztu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barasoainen, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0920506