104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetza eskuordetzea

Artaxoako Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, ebazpen hau eman du:

Ikusita Artaxoako Udaleko alkate udalburua herritik kanpo egonen dela 2009ko abuztuaren 5etik 14ra.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskurantzak erabiltzeko ezindurik bada.

Bat eginik Kontratu Publikoei buruzko 6/2006 Foru Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1900 Foru Legean eta haiekin bat doazen gainerako legeetan ezarritakoarekin.

Ebatzi dut:

1. Alkatetzaren eginkizun guzti-guztiak lehen alkateorde Estrella Iriarteren esku uztea abuztuaren 5etik 14ra.

2. Dekretu honen berri ematea Estrella Iriarteri, baita Osoko Bilkurari ere, biltzen den lehen aldian, jakinaren gainean izan daitezen eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Dekretu honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Barañainen, 2009ko uztailaren 31n.-Jarduneko alkatea, sinadura ulertezina.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0920432