104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko U.A.1.1.A unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin osoko bilkuran, bertaratu guzti-guztien aldeko botoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako Udal Planeko UA.1.1 unitatea urbanizatzeko proiektua, 2008ko ekaineko data baitu, bere Segurtasun eta Osasun arloetako proiektuarekin, Jesús Victorio Lacunza ingeniariak prestatua, dagokion elkargoak 2008ko uztailaren 1ean ikus-onetsia; halaber, dokumentazio osagarria onetsi zuen, hori dagokion elkargoak 2008ko irailaren 12an, 2009ko martxoaren 10ean, 2009ko maiatzaren 15ean eta 2009ko ekainaren 8an ikus-onetsia. UA 1.1.A. unitateko Konpentsazio Batzordea da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0920331