104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Arbizuko udal planeko 55. artikuluaren zati baten aldaketa
puntual xehakatua. Behin betiko onespena

Kontuan hartuz ezen, 2009ko apirilaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zela Arbizuko Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatua, Jamsar S.L.k sustatu eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatua.

Kontuan hartuz ezen, 2009ko maiatzaren 22an, 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zela, baita iragarki oholean paratu ere, eta inork ez duela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79. artikulua eta legeak ezarritako epea igaro ondoren, Osoko Bilkurak, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten aldaketa puntual xehakatua, Jamsar S.L.k sustatua eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatua.

2. Espediente osoa, eginbidetua, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea.

Arbizun, 2009ko uztailaren 20an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0920513