104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2123/2009 EBAZPENA, abuztuaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko berrogeita sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 27an emandako 1186/2009 Ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko berrogeita sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2009ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezko da deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Bidezkoa da, halaber, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko atezain izateko berrogeita sei lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

Izangai baztertuek bost egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

2. Administrazio Erroko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Manu Esteban Asurmendi jauna, mahaikide titular gisa, eta M. Lourdes Larunbe Arretxe andrea, ordezko mahaikide gisa.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2009ko abuztuaren 3an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia ez egoteagatik (urriaren 4ko 444/2007 Foru Agindua), Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuko zuzendaria, Jesús Miguel Fortún Pérez de Ciriza.

ERANSKINA

Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Onartuak:

ALDAZ ILARREGUI, M.ª JESUS

ANTZANO LAZARO, ROBERTO

ARLEGUI BEZUNARTEA, ANA JESUS

ASIAIN SEVILLA, ISIDRO

BLANCO ANSORENA, ANA

BLANCO ANSORENA, ELVIRA

CASTILLO MARTINEZ, MIGUEL ANGEL

CLEMENTE FERRER, ELVIRA

COMAS ZUDAIRE, CARMELO

ECAY SANZ, M.ª PUY

ECAY SANZ, MARIAN

ECHEVERRIA CAMINOS, JUAN ANTONIO

ERASO MUNARRIZ, MARIA ISABEL

HERRERO HERRERO, ROSARIO

LARREA MEZQUIRIZ, JESUS M.ª

LEOZ VILLANUEVA, KORO

MARTINEZ EGEA, M.ª MERCEDES

PEREZ MARTINEZ, JORGE

RODRIGUEZ PEREZ, M.ª JOSE

SEGU ACONSO, FLOR M.ª

TORRIJOS SANCHEZ, GUILLERMINA

URTASUN ANZANO, EDUARDO

VAL USOZ, JAVIER CARLOS

VALENCIA ARBONIES, M.ª LUISA

VALLEJO CARRASCOSA, JOSE ANTONIO

Baztertuak:

Deialdiko 3.1 ataleko a) letran ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

SOBREVILLA TORRECILLA, CARLOS

Iragarkiaren kodea: F0920843