104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Aurrekontuaren 2009/03 aldaketa. Hasierako onarpena

Aranoko Udalak 2009ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran, 2009ko aurrekontuaren 03 aldaketari hasierako onarpena eman dio aho batez.

Aipatutako aurrekontuaren aldaketak jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuaren aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendeaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikulua.

Aranon, 2009ko uztailaren 8an.-Alkatea, Iñigo Larrea Perurena.

Iragarkiaren kodea: L0920352