104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Desafektazioa, erabilera lagatzeko

Añorbeko Udalak, 2009ko maiatzaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, aho batez (7 boto alde), herrilurraren erabileratik desafektatzea 8. poligonoko 69. lurzatiko larreko eskorta, hau da, Añorbeko landalurreko ondasunen katastroko 8. poligonoko 301. lurzatiaren D azpilurzatia, haren erabilera Ricardo Abete Villacampa jaunari lagatzeko, zakurtegia ezar dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Añorbeko Udalaren Idazkaritzan, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Añorben, 2009ko maiatzaren 12an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0920642