104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Andiako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea desegitea. Behin betiko erabakia

Abartzuzako Udalak, 2009ko uztailaren 17an egin osoko bilkuran, aho batez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea Andiako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen desegitea, baita desegiteko proiektua ere. Horren konpromisoak goitik behera onartzen dira.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Erabakia Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Lurralde Politikako Ministerioari jakinaraztea, Andiako Mankomunitatea Toki Entitateen Erregistrotik ken dadin; ohartarazten da erabaki honek administrazio bidea bukatzen duela eta, haren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, gaiaren arabera eskumena duen arlo horretako organo judizialean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean; dena dela, aldez aurretik, errekerimendua egiten ahal zaio administrazioari, adostasun egintza baliorik gabe utz dezan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Abartzuzan, 2009ko abuztuaren 4an.-Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0920476