2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARGUEDAS
Lan publikoaren eskaintza
Arguedasko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du:
Ikusirik premia badela betetzeko Argedasko Udaleko zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa eta oposizio-lehiaketa murriztua eginda, hori guztia Udalak, 2009ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran onetsitako plantilla organikoarekin bat etorriz.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluko g) idatz-zatiak emandako eskudantziei eta harekin bat datozen gainerako xedapenei jarraikiz.
Ebatzi dut:
Lehena: "Onestea Arguedasko Udalaren 2009. urteko lan publikoaren eskaintza, honakoa:
-Zerbitzu anitzetako arduradun lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa eta oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzekoa.
Bigarrena: "Lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratzea."
Arguedasen, 2009ko uztailaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: L0920346