104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

316/2009 Erabakia

2009ko uztailaren 15ean, Iruñerriko mankomunitateburuak 316/2009 Erabakia hartu zuen. Hain zuzen ere, erabaki horren testu osoa honako hau da:

Iruñerriko mankomunitateburuaren 241/2003 Erabakiaren bidez, Iruñerriko Mankomunitatean ordura arte zeuden pertsonen fitxategi automatizatuak arautu ziren. Erabakia NAOn argitaratu zen, 2004ko otsailaren 2an, 14. zenbakian.

Fitxategi horiek argitaratzean ez zen sartu erabilitako tratamendu sistema, une haietan ez baitzen bete beharrekoa. Gaur egun fitxategiak tratatzeko sistema biltzea beharrezkoa denez, haietako batzuen definizioa aldatu behar da, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren garapen araudiko 52. artikuluari eta hurrengoei egokitzeko. Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen hori, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluari lotuta.

Iruñerriko Mankomunitatearen Bezeroari Aditzeko Zerbitzua lekuz aldatu zela ikusita, egokia da "Erabiltzaileari harrera egiteko fitxategian" dauden datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak gauza daitezkeen lekua helbide berri horretara eramatea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak dio administrazio publikoetako fitxategiak sortu, aldatu edo kentzeko nahitaezkoa izanen dela xedapen orokor bat argitaratzea Estatuaren Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean.

Aurretik azaldutako hori kontuan hartuta eta Iruñerriko Mankomunitateko Estatutuen 17. artikuluak mankomunitateburuari ematen dion eskumenaren arabera,

Erabaki dut:

1.-Aldatzea azaroaren 20ko 241/2003 Erabakiaren bidez ezarritako fitxategi automatizatuen Araubidearen hurrengo atala:

1.1. Seigarren atala, hemen ageri den bezala idatzita geratuko dena:

"Seigarrena.-Sartu, zuzendu, ezabatu eta aurka jotzeko eskubidea erabiltzea.

"Erabiltzaileari harrera egiteko fitxategian" interesdunek sartu, zuzendu, ezabatu eta aurka jotzeko eskubideak gauzatu ahal izanen dituzte Bezeroari Aditzeko Zerbitzuan, honako helbide honetan:

Bezeroari Aditzeko Zerbitzua.

Iruñerriko Mankomunitatea.

Navas de Tolosa, 29.

31002 Iruña (Nafarroa).

Telefonoa: 901502503.

Faxa: 948423895.

Posta elektronikoa: mcp@mcp.es.

241/2003 Erabakian aipatzen diren gainerako fitxategi guztietan, interesdunek sartu, zuzendu, ezabatu eta aurka jotzeko eskubidea erabiltzen ahalko dute Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Nagusiaren aurrean, betiere helbide honetan:

Erregistro Nagusia.

Iruñerriko Mankomunitatea.

Chinchilla jenerala, 7.

31002 Iruña.

Telefonoa: 948 423129.

Faxa: 948 423230.

Posta elektronikoa: mcp@mcp.es"

2.-Honako izen hau duen eranskina aldatzea: "Iruñerriko Mankomunitatearen datu pertsonalen fitxategiak". Horrela, azaroaren 20ko 241/2003 Erabakiaren bidez sortu ziren honako fitxategi hauetan guztietan ondoren aipatuko dena gehitu behar da: "Erabiltzaileari harrera egiteko fitxategia", "Harremanetarako fitxategia", "Langileak prestatzeko fitxategia", "Sarbide eta Presentzia kontrolatzeko fitxategia", "Espedienteen fitxategia", "Langileak eta Giza Baliabideak kudeatzeko fitxategia" "Langileen Datu Sentikorren fitxategia" eta "Lan Osasuneko fitxategia". Hauxe da gehitu beharreko testua:

"Tratamendu sistema: mistoa".

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, honako hau adieraztearekin bat: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 52.2 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat, erabaki honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu ahal izango da Nafarroako Administrazioarekiko Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Aldez aurretik aukeran du berraztertzeko helegitea aurkeztea, Iruñerriko mankomunitateburuari zuzendua, edota gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, bietan hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko uztailaren 15ean.-Jarduneko mankomunitateburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0920413