104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO UDALEN GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko burutza eskuordetzan ematea

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Udalen Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko buruak, 2009ko uztailaren 30ean, 57/09 zenbakiko Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

"Ikusirik Mankomunitate honetako estatutuetako 23. artikulua, Mankomunitateko buruordearen eginkizunei eta eskudantziak haren esku uzteari buruzkoa, eta kontuan hartuz Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela 2009ko uztailaren 31tik aurrera, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan ezarritako beharkizunei jarraikiz,

Ebatzi dut:

Lehena.-Aurrekoan ezarritakoarekin bat, María José Elizondo Urtasun Mankomunitateko buruordearen esku uztea Mankomunitateko buruari dagozkion eskudantziak.

Bigarrena.-Eskuordetzak 2009ko uztailaren 31n hartuko du indarra, harik eta burua Mankomunitatearen lurralde eremura itzuli arte.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Berriozarren, 2009ko uztailaren 30ean.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno de la Chica.

Iragarkiaren kodea: L0920408