1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
428/2009 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, "Axular Ikastola" eta "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan behin betiko destinoa duten irakasleak "Bernart Etxepare" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzen dizkiona.
Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 29an hartutako Erabakiaren bidez Iruñeko "Bernart Etxepare" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa sortu zen, "Axular Ikastola" eta "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek bat egin zuten eta. Erabaki horrek 2009ko uztailaren 1etik aurrera ditu ondorioak.
Erabaki horren 4. atalean ezartzen da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak behar diren jarduketak eginen dituela bat egin duten ikastexeetako langileak Iruñeko "Bernart Etxepare" ikastetxe berriari atxikitzeko, 2009-2010 ikasturtearen hasieratik aurrera.
Adierazitakoarekin bat, bidezkoa da "Axular Ikastola" eta "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan behin betiko destinoa duten irakasleak "Bernart Etxepare" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzea, 2009ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
Espedientea irakasleen ordezkari sindikalei jakinarazi zaie.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19ko 155/2007 Ebazpenaren bidez eman dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan behin betiko destinoa duten irakasleak, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri direnak, "Bernart Etxepare" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzea.
2. "Axular Ikastola" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan behin betiko destinoa duten irakasleak, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri direnak, "Bernart Etxepare" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzea.
3. "Axular Ikastola" eta "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan behin betiko destinoa duten irakasleak "Bernart Etxepare" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari atxikitzeko erabakiak 2009ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Atxikipen horrek ez dakar "Axular Ikastola" edo "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ukitutako irakasleek zuten antzinatasuna galtzea.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak Langileriaren Kudeaketarako Atalari, Hezkuntzako Plangintza Atalari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta "Axular Ikastola" eta "Arturo Kanpion" Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2009ko ekainaren 30ean.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
I. ERANSKINA Iruñeko "Arturo Kanpion" HLHIPko irakasleak, Iruñeko "Bernart Etxepare" HLHIPari atxikitzen zaizkionak |
DEITURAK ETA IZENA | ATXIKIPENA | HIZKUNTZA |
ARANGOA CÍA, MAITE | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
ARANO ARREGUI, M.ª PUY | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
ARCHANCO LEOZ, IXONE | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
BENGOA ARIZMENDI, JAVIER | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
ERASO THETSCHEL, AGUSTÍN | MUSIKA | EUSKARA |
ESKUBI ENCAJE, AITZIBER | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
ESNAOLA ARANCEGUI, MIKEL | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
FERNÁNDEZ ACHA, ROBERTO | INGELESA | EUSKARA |
FRANCISCOENEA BULDAIN, XABIER | GORPUTZ HEZKUNTZA | EUSKARA |
GARCÍA LORIENTE, OSKIA | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
GUTIÉRREZ IRURZUN, M.ª VICTORIA | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
ICARÁN OLARÁN, MAIDER | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
IDOY HERAS, M.ª MERCEDES | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
IZPURA ZABALZA, M.ª BELÉN | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
LARRAZA SOLA, UXUE | INGELESA | EUSKARA |
LLORENS GARCÍA, M.ª SOLEDAD | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
MIGUEL MENOYO, OLGA | INGELESA | EUSKARA |
ONGAY ALZUETA, MAITE | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
ORTEGA PORRAS, M.ª LUISA | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
RAZQUIN MARÍN, MAIDER | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
SALINAS RAMOS, CONSUELO | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
TIRAPU ZOCO, IGOR | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
II. ERANSKINA Iruñeko "Axular Ikastola" HLHIPko irakasleak, Iruñeko "Bernart Etxepare" HLHIPari atxikitzen zaizkionak |
DEITURAK ETA IZENA | ATXIKIPENA | HIZKUNTZA |
ANDRÉS GIL, KRISTINA | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
ARTOLA URMENETA, FERMÍN | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
BARGUILLA MORENO, JORGE JUAN | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
BERASATEGI ZURUTUZA, IÑAKI | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
BULDAIN MIQUEO, M.ª PILAR | INGELESA | EUSKARA |
FERNÁNDEZ ITURMENDI, ERNESTO | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
IBIRIKU ASTRAIN, KONTXI | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | EUSKARA |
ITOIZ GOICOECHEA, M.ª JULIA CONCEPCIÓN | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
LEACHE OSCOZ, ÁLVARO M.ª | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
LÓPEZ DE MUNAIN MARQUÉS, MARTA CONCEPCIÓN | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
LÓPEZ FERNÁNDEZ, M.ª EVA | LEHEN HEZKUNTZA | EUSKARA |
NAGORE LEOZ, M.ª LUZ | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
SOLA ARMENDÁRIZ, IDOIA | HAUR HEZKUNTZA | EUSKARA |
Iragarkiaren kodea: F0919050