104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2009ko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2009ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.

Zubietan, 2009ko uztailaren 1ean.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

I. ERANSKINA

Zubietako Udaleko langileen plantilla organikoa

Funtzionarioak:

1. Idazkaria. A maila. Oposizio-lehiaketa bidez betea. Zubieta eta Iturengo udalen artean erdi bana. Lanpostuko osagarriak: %24,88, %30. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: Hutsik.

2. Zerbitzu anitzetako langilea. D maila. Oposizio-lehiaketa bidez betea. Zubieta eta Iturengo udalen artean erdi bana. Lanpostuko osagarriak: %12 %19,35. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: Hutsik.

Lan-kontratudun finkoak:

1. Administrari laguntzailea. D maila. Oposizio-lehiaketa bidez betea. Zubieta eta Iturengo udalen artean erdi bana. Lanpostuko osagarriak: %12, %24,35. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), Hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: Hutsik.

II. ERANSKINA

Zubietako Udaleko langileen izenen zerrenda

Idazkaria: Hutsik.

Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. Lanpostuko osagarriak: %12, %19,35. Antzinatasuna: 2005/08/01.

Administrari laguntzailea: Hutsik.

Iragarkiaren kodea: L0920664