104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Bearingo UE1 unitatea urbanizatzeko proiektua, Luis Fernando Barandiarán Pérez jaunak sustatua. Behin betiko onespena

Alkate udalburuak, Alkatetzaren 2008ko apirilaren 22ko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Bearingo UE1 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hona hemen testu osoa:

Lehendabizikoa.-Hein batean onestea Eduardo Galdeano Armendáriz jaunak eta Belén Cayetano andreak aurkeztutako alegazioak, espedientean bildutako txosten tekniko eta juridikoetan oinarrituta. Horiek erabaki honetan agertutzat ematen dira.

Bigarrena.-Behin betiko onestea Bearingo UE1 eremua urbanizatzeko proiektua, Promociones Soal empresarial, S.L.k sutatu, Jesús Alen Andueza arkitektokak sinatu eta 2007ko ekainaren 25ean ikus-onetsia. Determinazio hauek beharko dira bete obra egiten denean:

-Ibarra kaleko goiko aldeko galtzadak %2ko malda izanen du beheruntz, eraikitzen ari den espaloiko zintarriaren aldera, eraikitzen ari diren etxebizitzako sarbidetik unitatearen mendebaldeko kalearekiko bidegurutzeraino. 64. lurzatiko horma ondoko tartea da.

Espaloiak malda izanen du tarte horretan Ibarra kaleak eta unitateko mendebaldeko kale berriak bat egin behar dutelako; izan ere, azken horrek malda handia du.

Etxebizitzara sartzeko eremutik urak kale erdira eramanen dira, hustubide batean jasoko dira eta euri uraren hoditeria berrira kanalizatuko.

Hustubidetik aurrera, ura azaletik joanen da kale ardatzean barna, punturik apalenean hustubidearen saretarekin bat egin arte.

-Kalearen erdigunera hasieran aurreikusitako malda, %2koa, aldatu eginen da, eta %1 eta %3,5 artean ibiliko da gutxi gorabehera, gaur egungo sestrei egokitzeko. Horrela, ez dira horiek aldatu beharko hiri lurzoru finkatuaren galtzada zatiari zoladura ematen zaionean, eta ura jabetzan sartzea galaraziko da.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, banan-banan jakinaraztea interesdunei eta haren kontra ezar ditzaketen errekurtsoen berri ematea.

Laugarrena.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraztea, jakin dezan.

Aritzalan, 2009ko apirilaren 30ean.-Alkatea, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0920409