104. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udal ordenantza, Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2009ko uztailaren 30ean egin bilkura arruntean, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

1.-Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duen udal ordenantza hasiera batean onestea.

2.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten.

3.-Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2009ko uztailaren 31n.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0920410