1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
393/2009 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, 2009-2010 ikasturtean hezkuntza itunak irakaskuntza maila guztietan aldatu eta luzatzea ebazten duena, eta 3 heziketa zikloren modulu ekonomikoak zehazten dituena 2009. urterako.
Otsailaren 9ko 36/2009 Ebazpenaren bidez, 2009-2010 ikasturtean hezkuntza itunak hezkuntza maila guztietan aldatu eta luzatzeko arauak eman ziren. Ebazpen hura 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean.
Abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 46. artikuluari jarraikiz, ikastetxe pribatu batzuen eskariz edo administrazioaren ekimenez ireki diren aldaketa eta/edo luzapen espedienteak ikusirik, indarra duen legerian ezarritako prozedura tramiteak beterik, eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduaren 3. eta 24. artikuluek ezarritakoarekin bat.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ebazpen honen 1. eranskinetik 6.era bitartean ageri diren ikastetxe pribatuekin egindako itunen aldaketa onestea. 2009-2010 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. 7. eranskinean "Soldadura eta galdaragintza (LOE)" eta "Instalazio Elektriko eta Automatikoak (LOE)" erdi mailako eta "Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa" goi mailako heziketa zikloetako hezkuntza itunen modulu ekonomikoak zehazten dira, titulu horien curriculumaren egokitzapenarekin (Nafarroako Foru Komunitatera) eta garapenarekin bat. Curriculum hori garatzen ari da, abenduaren 5eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz.
3. Batxilergoa ematen duten ikastetxeetan, unitateen ituna ordu komunei dagokien ratioa murriztu gabe aurreikusi da, baina 2009ko iraileko matrikula erreala ikusi eta orduan eginen dira itunaren ordu murrizketak, beharrezkoa bada. Horretan salbuespen dira Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea, non murrizketa izaten segituko baitute lehenengo kurtso bateko irakasgai komunen orduetan eta bigarreneko beste batean, eta Iruñeko Hijas de Jesús eta Santo Tomás ikastetxeak, non 14 ordu murriztuko baita ratioa, lerroetako baten 2. mailako irakasgai komunen orduetan.
4. Ebazpen honen bidez onetsitako hezkuntza itunen aldaketa eta luzapenak eginbide baten bitartez formalizatuko dira; eginbidea sinatuko dute, alde batetik, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak, eta, bestetik, ikastetxeetako titularrek edo behar bezala egiaztatutako legezko ordezkariek.
5. Hezkuntza Itunen Bulegoak aurreko puntuan aipatu eginbidea sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten jakinaraziko die interesdunei. Jakinarazpena egiten denetik eginbidea sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.
6. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
8. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesdunei, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusiari, Eskolatze Batzordeko buruari, Nominen eta Aurrekontu-kontrolaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2009ko ekainaren 29an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.
1. ERANSKINA Haur Hezkuntzako itunen aldaketa. 2009-2010 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2008-09 | 2009-2010 |
ITUNDUAK | ESKATUAK | ITUNDUAK |
ALTSASU | IÑIGO ARITZA | 4 | 5 | 4 | (3) (6) |
AIEGI | MATER DEI | 6 | 6 | 6 | (1) (2) (3) |
BURLATA | IRABIA | 12 | 13 | 13 | (1) |
LIZARRA | SANTA ANA | 8 | 7 | 7 | (4) |
ETXARRI ARANATZ | ANDRA MARI IKASTOLA | 4 | 4 | 4 | (2) |
MUTILOABEITI | LUIS AMIGÓ | 11 | | 12 | (1) (2) (3) |
IRUÑA | ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN | 7 | | 6 | (4) |
IRUÑA | CALASANZ | 6 | 6 | 6 | |
IRUÑA | JASO IKASTOLA | 6 | 6 | 6 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | 9 | 9 | 9 | (1) (2) (3) |
IRUÑA | MIRAVALLES-EL REDÍN | 17 | 18 | 18 | (1) (2) (3) |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 10 | 10 | 10 | (1) (2) (2) (3) |
IRUÑA | SANTA MARÍA LA REAL | 11 | | 13 | (1) (1) (2) (3) |
SAN ADRIÁN | GURE ETXEA | 0 | 3 | 0 | (5) |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS F. IKAS. | 6 | 6 | 6 | |
TUTERA | COMPAÑIA DE MARÍA | 11 | 11 | 11 | (1) (3) |
(1) Unitate bat aldi baterako da lehen kurtsoan. (2) Unitate bat aldi baterako da bigarren kurtsoan. (3) Unitate bat aldi baterako da hirugarren kurtsoan. (4) Ikasleak Lehen Hezkuntzara pasatzen dira (5) Ituna ukatu da, ez baitu betetzen ituna justifikatzeko moduko eskolatze beharrik. (6) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik. |
2. ERANSKINA Lehen Hezkuntzako itunen aldaketa. 2009-2010 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2008-2009 | 2009-2010 |
ITUNDUAK | ESKATUAK | ITUNDUAK |
AIEGI | MATER DEI | 8 | 10 | 9 | (1) (2) (4) (7) |
BURLATA | IRABIA | 18 | 20 | 20 | (1) (2) |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 13 | 13 | 13 | (2) |
LIZARRA | SANTA ANA | 16 | 17 | 17 | |
ETXARRI ARAN. | ANDRA MARI IKASTOLA | 8 | 9 | 9 | |
LESAKA | TANTIRUMAIRU IKASTOLA | 3 | 4 | 3 | (7) |
MUTILOABEITI | LUIS AMIGÓ | 15 | 17 | 16 | (1) (2) (3) (4) (7) |
IRUÑA | CALASANZ | 12 | 12 | 12 | |
IRUÑA | ESCLAVAS SAGRADO CORAZÓN | 10 | 12 | 12 | (1) (1) (2) (3) (4) (5) |
IRUÑA | JASO IKASTOLA | 12 | 12 | 12 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | 13 | 14 | 14 | (1) (2) |
IRUÑA | MIRAVALLES-EL REDÍN | 31 | 32 | 32 | (1) (2) |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 16 | 17 | 17 | (1) (2) (3) (4) (5) |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 19 | 19 | 19 | (4) |
SAN ADRIÁN | GURE ETXEA | 0 | 1 | 0 | (8) |
TAFALLA | GARCÉS DE LOS FAYOS | 10 | 11 | 11 | (1) (2) (3) (4) (6) |
TUTERA | ANUNCIATA | 14 | 15 | 15 | (1) (4) (5) |
TUTERA | COMPAÑIA DE MARÍA | 19 | 20 | 20 | (1) (5) |
(1) Unitate bat aldi baterako da lehen kurtsoan. (2) Unitate bat aldi baterako da bigarren kurtsoan. (3) Unitate bat aldi baterako da hirugarren kurtsoan. (4) Unitate bat aldi baterako da laugarren kurtsoan. (5) Unitate bat aldi baterako da bosgarren kurtsoan. (6) Unitate bat aldi baterako da seigarren kurtsoan. (7) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik. (8) Ituna ukatu da, ez baitu betetzen ituna justifikatzeko moduko eskolatze beharrik. |
3. ERANSKINA Bigarren Hezkuntzako itunen aldaketa. 2009-2010 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2008-2009 IKASTURTEA. | 2009-2010 IKASTURTEA |
ITUNDUAK | ESKATUAK | ITUNDUAK |
1. zikloa | 2. zikloa | 1. zikloa | 2. zikloa | 1. zikloa | 2. zikloa |
ALTSASU | SAKANA | 4 | 4 | 5 | 4 | 4 | 4 | (5) |
BERA | LABIAGA | 2 | 0 | 2 | 0 | 2 | 0 | |
BURLATA | AMOR DE DIOS-REGINA PACIS | 4 | 5 | 4 | 5 | 4 | 5 | (4) |
ZIZUR TXIKIA | SAN FERMIN IKASTOLA | 6 | 6 | 7 | 6 | 6 | 6 | (5) |
LIZARRA | LIZARRA IKASTOLA | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
LIZARRA | MATER DEI-PUY-ANDÉRAZ | 8 | 8 | 8 | 8 | 8 | 8 | (1) (2) (3) (4) |
FONTELLAS | ARGIA IKASTOLA | 1 | 1 | 2 | 2 | 2 | 2 | (1) (2) (3) (4) |
MUTILOABEITI | LUIS AMIGÓ | 5 | 4 | 4 | 5 | 4 | 5 | (3) |
IRUÑA | CALASANZ | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
IRUÑA | JASO IKASTOLA | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
IRUÑA | MIRAVALLES-EL REDÍN | 7 | 7 | 8 | 7 | 8 | 7 | |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | 4 | |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | 7 | 6 | 7 | 6 | 7 | 6 | (2) |
TUTERA | ANUNCIATA | 5 | 4 | 5 | 4 | 5 | 4 | (1) |
(1) Unitate bat aldi baterako da lehen kurtsoan. (2) Unitate bat aldi baterako da bigarren kurtsoan. (3) Unitate bat aldi baterako da hirugarren kurtsoan. (4) Unitate bat aldi baterako da laugarren kurtsoan. (5) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak jarraitu ahal izateko; ez da ikusten unitate gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik. |
4. ERANSKINA Batxilergoko itunen aldaketa. 2009-2010 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2008-2009 | 2009-2010 |
ITUNDUAK | ESKATUAK | ITUNDUAK |
IRUÑA | CALASANZ | 6 | 6 + 24 ordu | 6 | (1) |
IRUÑA | MIRAVALLES-EL REDÍN | 6 | 6 | 6 | |
IRUÑA | NTRA. SRA. DEL HUERTO | 4 | 4 | 4 | |
(1) Itundutako unitate kopurua aski da ikastetxean eskolatutako ikasleek beren ikasketak gauzatu ahal izateko; ez da ikusten unitate edo ordu gehiago ituntzea justifikatzen duen eskolatze beharrik. |
5. ERANSKINA Hezkuntza Bereziko itunen aldaketa. 2009-2010 ikasturtea |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2008-2009 | 2009-2010 |
ITUNDUAK | ESKATUAK | ITUNDUAK |
ALTSASU | IÑIGO ARITZA | | GNO 1 | GNO 1 | |
BURLATA | AMOR DE DIOS-REGINA PACIS | BHIBU 1 | BHIBU 1 | BHIBU 1 | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | BHIBU 1 | BHIBU 1 | BHIBU 1 | |
IRUÑA | SAGRADO CORAZÓN | GNOG 1 | GNO1 | GNOG 1 | |
TUTERA | SAN FRANCISCO JAVIER | BHIBU 1 + LHBP 1 | BHIBU 1 | BHIBU 1 + LHBP 1 | |
GNOG = Garapenaren Nahaste Orokorren Gela. LHBP = Lanbide Hastapen Bereziko Programa. BHIBU = Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeko Berariazko Unitatea. |
6. ERANSKINA Hauei buruzko itunen aldaketa: CEP, CA eta lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako programak |
HERRIA | IKASTETXEA | UNITATE KOPURUA | OHARRAK |
2008-2009 | 2009-2010 |
ITUNDUAK | ESKATUAK | ITUNDUAK |
MUTILOABEITI | LUIS AMIGÓ | CEP | CEP, CA | CEP | (1) |
IRUÑA | CALASANZ | CA 3. | CA 4. | CA 4. | |
IRUÑA | LA COMPASIÓN ESCOLAPIOS | CA 4. | CA 3. | CA 3. | |
TUTERA | ANUNCIATA | CA 4. | CA 3., CA 4. | CA 3., CA 4. | |
(1) Eskualdeko beharrak estalita daude. | | | |
7. ERANSKINA Modulu ekonomikoak. Erdi mailako heziketa zikloak |
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK | KURTSOA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN LANSARIAK | MODULUAREN % | GASTU ALDAKORRAK | MODULUAREN % | BESTELAKO GASTUAK | MODULUAREN % | GUZTIRA MODULUA |
TITULARRA | AGREGATUA |
4- EMHZ: SOLDADURA | 1. | 0,348 | 1,522 | 77.349,93 | 64,46 | 11.003,58 | 9,17 | 31.648,75 | 26,37 | 120.002,26 |
ETA GALDARAGINTZA (LOE) | 2. | 0,913 | 0,609 | 65.881,51 | 61,79 | 9.087,91 | 8,52 | 31.648,75 | 29,68 | 106.618,17 |
9- EMHZ: INSTALAZIO | 1. | 0,696 | 1,000 | 71.918,25 | 65,68 | 10.050,32 | 9,18 | 27.533,67 | 25,14 | 109.502,24 |
ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK (LOE) | 2. | 0,652 | 0,870 | 64.671,32 | 63,86 | 9.069,54 | 8,96 | 27.533,67 | 27,19 | 101.274,53 |
Goi mailako heziketa zikloetako modulu ekonomikoak. |
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK | KURTSOA | IRAKASLE RATIOA | LANGILEEN LANSARIAK | MODULUAREN % | GASTU ALDAKORRAK | MODULUAREN % | BESTELAKO GASTUAK | MODULUAREN % | GUZTIRA MODULUA |
TITULARRA | AGREGATUA |
9-GMHZ: FABRIKAZIO MEKANIKOKO | 1. | 0,696 | 1,043 | 73.679,55 | 67,78 | 10.294,76 | 9,47 | 24.727,06 | 22,75 | 108.701,37 |
PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA (LOE) | 2. | 1,304 | 0,304 | 71.219,41 | 67,47 | 9.604,34 | 9,10 | 24.727,06 | 23,43 | 105.550,81 |
F0919066 |
Iragarkiaren kodea: F0919066