1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari laguntzaile izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sukaldari laguntzaile izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren 7.1. oinarrian xedatutakoa betez, oposizioko epaimahaiak txanda irekiko David Goñi Ruiz, Izaskun Cassi Zuazo eta Elena Hernández Ruiz de Larrinagaren aldeko izendapen proposamena aurkeztu du, probak gainditu dituztenen artean puntuazio altuena lortu duten izangaiak izan direlako. Deialdia 2008ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean.
Iruñean, 2009ko abuztuaren 4an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.
Iragarkiaren kodea: F0920491