1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1734/2009 EBAZPENA, ekainaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Ángel Luquin Etayo Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko buru izendatzen duena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ekainaren 22ko 1734/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi du eta, horren ondorioz, Ángel Luquin Etayo Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Argitalpenen Ekoizpen eta Diseinu Grafikorako Bulegoko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duen egunetik hasita.
Deialdi hori otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.
Iruñean, 2009ko uztailren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F0919999