2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Kalifikazio juridikoaren aldaketa
Ikusita propio tramitatu diren banantzea eta eranstea, eta Tafallako Udalaren txosten tekniko eta juridikoekin bat, alkate udalburuak espediente administratiboa irekitzea xedatu du, 31. poligonoko 26. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko, jabari eta erabilera publikoko ondasuna zena ondareko ondasuna izan dadin. 3.546,83 metro koadroko azalera du eta Nuestra Señora de la Caridad ospitaleari lagako zaio ospitaleko eraikin berria eraikitzearren.
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan adierazitakoak bere ondorioak izan ditzan, eta espedientea, hilabetez, jendaurrean edukiko da.
Tafallan, 2009ko abuztuaren 10ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L0920853