102. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1384/2009 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Juan Antonio Rozas Aranguren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ekoizpen Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 14an emandako 1384/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 105 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi da eta, horren ondorioz, Juan Antonio Rozas Aranguren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Ekoizpen Ataleko buru izendatu da sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori otsailaren 25eko 609/2008 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2008ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ean.

Iruñean, 2009ko uztailaren 17an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0919996