102. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

UE 32 birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Leitzako Udalaren Batzarrak, 2009ko ekainaren 12an, hasiera batez onetsi zuen UE 32 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean jarri zen. Iragarkia 2009ko ekainaren 29an, 79. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Leitzako Udalaren Batzarrak 2009ko abuztuaren 6an behin betikoz onetsi zuen UE 32 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuaren testu bateratua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustaturik.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Leitzan, 2009ko abuztuaren 7an.-Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0920698