2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EUGI
Eugiko erreferentzia zentroan eduki tematikoak ezartzeko proiektuan sartutako lanen esleipena
Eugiko Kontzejuak, 2009ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Kontratazio Mahaiak egindako proposamena, "Eugiko erreferentzia historikoaren zentroan eduki tematikoak ezartzeko proiektua" delakoan bildutako obrak esleitzeko prozesuan parte hartu duten enpresen proposamenak baloratzeko eratu baitzen mahai hori, eta indarrean den Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legean ezarritakoari jarraituz, aho batez erabaki da:
1. Eugiko erreferentzia historikoaren zentroan eduki tematikoak ezartzeko proiektuan sartutako lanen exekuzioa Kaizen Compañía de Gestión, S.L. enpresari esleitzea, 80.418,39 euroan, enpresa horrek lortu baitu puntu gehien.
2. Erabaki hau jakinaraztea bai enpresa esleipen-hartzaileari bai beste enpresa parte-hartzaileari, eta iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Esleitutako obren proiektua, Eugiko Kontzejuak sustatu baitu, Europar Batasunak ere finantzatu ahalko du (FEDER funtsak) "España-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa 2007-2013" baitan.
Eugin, 2009ko uztailaren 16an.-Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.
Iragarkiaren kodea: L0919994