2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Cintruenigoko Udal Planeko araudiaren aldaketa.
Hasierako onespena
Cintruenigoko Udalak, 2009ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko determinazioetako aldaketa, Cintruenigoko Udal Planeko Araudiko 157. artikulua aldatzen duena, hain zuzen ere lurzoru urbanizagarrian dauden hainbat eraikin arautzeko, horiek baimenduta edota baimentzeko badaude.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluari dagokionez 70. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Cintruenigon, 2009ko uztailaren 21ean.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.
Iragarkiaren kodea: L0919988