102. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: E-Cogeneracion Cabanillas, S.L. Jarduera: digestio anaerobikoa egiteko eta elektrizitatea sortzeko planta. Tokia: 7. poligonoko 4124. lurzatia, Cabanillas.

Cabanillasen, 2009ko uztailaren 23an.-Alkate udalburua, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: L0919995