102. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta horretarako tasa
eta eskubideak arautzen dituena. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2009ko uztailaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hilerriaren erabilera eta horretarako eskubide eta tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beintza-Labaienen, 2009ko uztailaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Otxandorena Juanotena.

Iragarkiaren kodea: L0920028