102. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Eguarasko kontzeju etxea zena besterentzeko espedientea

Atezko Udalak, 2009ko maiatzaren 26ko osoko bilkura berezian, Eguarasko kontzeju etxea zena besterentzeko espedientea onetsi zuen.

Araudi aplikagarriaren edukia ikusita (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 229. artikulua eta horrekin bat heldu direnak), enkantearen baldintzak azaltzen dituen iragarki hau ematen da argitara:

Modalitatea: plegu itxiaren bidezko enkantea, sesteorako eskubidearekin.

Tokia: Atezko Udalaren osoko bilkuren aretoa.

Egunak: 2009ko irailaren 4an, 13:00etan (1. enkantea).

2009ko irailaren 16an, 13:00etan (2. enkantea, sesteorik bada).

Hasierako prezioa: 100.000 euro.

Hortaz, honen bidez jakinarazten zaiei interesdun guztiei Udalaren bulegoetan eskura dutela enkanterako baldintzen agiria, eta 2009ko irailaren 4ko 12:30 arteko epea dagoela eskaintzak aurkezteko; orobat, behin-behineko fidantza jarri beharko dela; hain zuzen, hasierako prezioaren %2.

Eritze-Atetzen, 2009ko maiatzaren 26an.-Alkatea, Carmen Ciganda Ibarrola.

Iragarkiaren kodea: L0920687