2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Alkatetza eskuordetzea
Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazten den egunean, ebazpen hau eman du:
"Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onetsi zuen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizenez,
Ebatzi dut:
1. Alkatetzari dagozkion eskudantzietarako Jesús María Esteban Láinez lehen alkateordea eskuordetzea, 2009ko uztailaren 27tik abuztuaren 7ra bitarte, eta María José Elizondo Urtasun bigarren alkaordea, berriz, hil bereko 8tik 14ra bitarte,
2. Horren berri ematea Udalbatzari lehen osoko bilkuran eta dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Antsoainen, 2009ko uztailaren 22an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L0919983