1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-5-II Sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.
Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-5-II Sektoreko lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, abuztuaren 5eko 1245/2009 Ebazpenaren bidez, eremu horretako lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onetsi duela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatzen denarekin bat. IV-5-II Sektoreko lurzati berrantolamendua onura publikokotzat jo zen apirilaren 24ko 19/2006 Ebazpenaren bidez, IV-5 Sektorearen barruan zegoenean. Uztailaren 28ko 88/2009 Foru Dekretuaren bidez, Azkoien IV-5-I Sektorean eta Caparroso, Erriberri eta Martzilla IV-5-II Sektorean zatitu zen.
Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Caparrosoko eta Martzillako herriko etxeetan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: jabeen eta horietariko bakoitzari dagozkion finken zerrenda, finka-zortasunen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, ureztatzen ahal den eremuko mugak, deusetan galarazi gabe Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legearen 69. artikuluan ureztaketa abian jartzeko eta, horrenbestez, eraldatutako finkak behin betikoz finkatzeko deklarazioari buruz xedaturikoa, eta eremua osatzen duten poligonoen planoa.
Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, 31002-Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002-Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.
Iruñean, 2009ko abuztuaren 6an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.
Iragarkiaren kodea: F0920694