1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko 51 lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 16an emandako 91/2008 Ebazpenaren bidez onetsia. (2008ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa). Iragarkia.
Ana Sainz Jiménez andreak, Iñaki Goñi Urrizola jaunak eta Olga López Veraandreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak 2009ko ekainaren 23an hartutako erabakiaren aurka, haien ariketei emandako kalifikazioei dagokienez. Erabaki horren bidez deialdiko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzak onetsi ziren. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).
Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuan (Navarrería kalea, 39, lehenengo solairua, Iruña).
Iruñean, 2009ko abuztuaren 4an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.
Iragarkiaren kodea: F0920488