100. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2009ko uztailaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udalaren Hiri Planeko aldaketa, eraikuntzari buruzko ordenantzen 57.2. artikulua aldatzeko. II. Kapitulua.-Eraikuntzaren baldintza orokorrak; 3. atala. Bolumenaren baldintzak.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Sesman, 2009ko uztailaren 2an.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Eranskina

Erabakiaren testu osoa eta egindako aldaketa:

"3. Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa, Udal honek eskaturik: aldaketa eraikuntzari buruzko ordenantzen 57.2. artikuluan: eraikuntzaren altuera. Behin betiko onespena.

Sesmako Udalak, 2009ko otsailaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren Hiri Planeko aldaketa, eraikuntzari buruzko ordenantzen 57.2. artikulua aldatzeko. II. Kapitulua.-Eraikuntzaren baldintza orokorrak; 3. atala. Bolumenaren baldintzak. Hona hemen:

"2-Gehieneko eta gutxieneko altuerak:

Eraikuntza bakoitzaren gehieneko altuerak kasuan kasuko antolamenduko planoetan zehazten dira. Planoetan ezarritakoa baino solairu bat gutxiago eraikitzen ahal da gutxienez.

Bizitegitarako diren eraikin guztiak, behe solairukoak (I), edo beheko solairua gehi solairu batekoak (II), edo beheko solairua gehi bi solairukoak (III) izanen dira. Etxebizitzari erantsitakoak beheko solairukoak (I) izanen dira soilik.

Solairu bakarreko eraikinetan (I), teilatu-hegala gehienez 4,00 metrora egonen da espaloiaren sestratik, eraikineko sarrera nagusiaren lerrokadura ofizialaren erdiko puntuan. Bi solairuko (II) eta hiru solairuko (III) eraikinen gehieneko altuera 7,00 eta 10,00 metrokoa izanen da hurrenez hurren, era berean neurtuta.

Eraikin instituzionalek, ekipamendutarakoek edo sustapen publikoko singularrek ez daukate mugarik garaierari dagokionez, eta Udalak berak ezarriko ditu kasu bakoitzerako."

Espedienteak dagozkion legezko bideak jarraitu ditu. 2009ko otsailaren 25eko osoko bilkuran Udal Plana aldatzeko hasiera batez hartutako erabakia jendaurrean jarri zen, hurrengoetan: 2009ko martxoaren 10eko Diario de Noticias-en, 2009ko martxoaren 7ko Diario de Navarra-n, 2009ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 22koan eta Udalaren iragarki oholean, eta epe horretan ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu, espedientean dagoen Idazkaritzaren agiriak ziurtatzen duen bezala.

Halaber, Jurramendiko Mankomunitateak aldeko txostena eman du bere eskumeneko zerbitzuei dagokienez, dena den, hurrengo hau adierazi du: "Aurrekoa ukatu gabe, esan beharrekoa da lurren jabeek lur urbanizatu edo urbanizagarrien jabeei 35/2002 Legeak eta honekin bat datozenek ezartzen dituzten betebeharrak bete beharko dituztela, batez ere jarduketatik kanpoko sistema nagusiekiko lotura azpiegiturak ordaindu eta egitearenak, eta hala badagokio sistema horiek handitu edo indartzeko beharrezkoak diren lanak. Azpiegituren dimentsioak eta dentsitatea direla eta, hauek sortzen dituzten erabileren intentsitatearen arabera.

Orobat, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak aldeko txostena eman du 2009ko martxoaren 25ean, hasiera batez onetsitako aldaketa horrek antolamendu xehakatuko determinazioen aldaketa izaera duela iritzi baitio.

Erdietsi nahi den helburua lortzeko, 2009ko otsailaren 25ean Udalbatzak erabaki bezala, osoko bilkuran Udalbatza legez osatzen duten bederatzi kideetatik zortzik aho batez erabaki zuten:

Lehena.-Behin betiko onestea Sesmako Hirigintzako Udal Planeko antolamendu xehakatuko aldaketa hau, eraikuntzari buruzko Ordenantzen 57,2. artikulua aldatzeko. II. Kapitulua.-Eraikuntzaren baldintza orokorrak; 3. atala. Bolumenaren baldintzak. Honela:

"2.-Gehieneko eta gutxieneko altuerak:

Eraikuntza bakoitzaren gehieneko altuerak kasuan kasuko antolamenduko planoetan zehazten dira. Planoetan ezarritakoa baino solairu bat gutxiago eraikitzen ahal da gutxienez.

Bizitegitarako diren eraikin guztiak, behe solairukoak (I), edo beheko solairua gehi solairu batekoak (II), edo beheko solairua gehi bi solairukoak (III) izanen dira. Etxebizitzari erantsitakoak beheko solairukoak (I) izanen dira soilik.

Solairu bakarreko eraikinetan (I), teilatu-hegala gehienez 4,00 metrora egonen da espaloiaren sestratik, eraikineko sarrera nagusiaren lerrokadura ofizialaren erdiko puntuan. Bi solairuko (II) eta hiru solairuko (III) eraikinen gehieneko altuera 7,00 eta 10,00 metrokoa izanen da hurrenez hurren, era berean neurtuta.

Eraikin instituzionalek, ekipamendutarakoek edo sustapen publikoko singularrek ez daukate mugarik garaierari dagokionez, eta Udalak berak ezarriko ditu kasu bakoitzerako."

Bigarrena.-Aldaketa honen ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igortzea behin betiko onetsi eta hurrengo 15 egunean, eta behin betiko onespenaren erabakia eta bertan dauden hirigintzari buruzko arauak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iragarkiaren kodea: L0919114