100. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun azterlana Noaingo 4. eremuko U.E. 4.3 exekuzio unitateko 2. poligonoko 1237, 1238, 1239 eta 1240. katastro lurzatietan (Noaingo Imarkoain Kontzejua kaleko 1, 3, 5 eta 7. zenbakiei dagokiena), José Alberto Ataun Armendáriz jaunak sustatua, Noaingo Imarkoaingo Kontzejua kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakietako bizilagunen izenean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2009ko uztailaren 1eko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Noaingo U.E. 4.3 unitateko 1237, 1238, 1239 eta 1240. katastro lurzatietako xehetasun azterlana, baina soilik atzeko lerrokadurei dagokienez, ez baita alboko lerrokadura onetsi. José Alberto Atáun Armendárizek sustatu du azterlana, Noaingo Imarkoaingo Kontzejua kaleko 1, 3, 5 eta 7 zenbakietako bizilagunen izenean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamenduko Departamentuari igorriko zaio.

Noainen, 2009ko uztailaren 2an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0919151