100. ALDIZKARIA - 2009ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Antsoaingo Udalak, 2009ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 13. Ordenantza Fiskalean. Erabaki hau 2009ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, Ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2009ko uztailaren 2an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

13. Ordenantza

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. idatz-zatiko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Ordaintzeko beharra

2. artikulua. Igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak erabiltzen dituztenak daude ordaintzera beharturik.

Ordaintzeko beharra

3. artikulua. IIgerilekuetarako, gune hidrotermalerako edo instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da laguntzeko beharra.

Tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen 1 eta 2. eranskinetan agertzen direnak dira aplikatzekoak

Kudeaketa arauak

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, abonamendu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako. Gainera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, ordutegi hauek izanen dute indarra:

Uda-neguetako igerilekuak:

Neguko denboraldia (irailaren 16tik ekainaren 14ra arte).

-Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

-Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Batean nahiz bestean ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko dira.

Udako denboraldia (ekainaren 15etik irailaren 15era arte).

-Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko dira.

Gune hidrotermala:

-Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

-Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Batean nahiz bestean ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko dira.

Gimnasioa:

-Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

-Igandeak eta jaiegunak, 9:00etatik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hertsiko da.

Erabiltzeko arauak

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete zentro bakoitzean ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja ematen ahalko die instalazioen erabilpenean zortzi ordainagiri baino gehiago ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hausteak eta zehapenak

11. artikulua. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Arau-hauste arinak.

Hona hemen arau-hauste arinak:

1.-Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2.-Behar bezalako zapatak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igerilekuen esparruan.

3.-Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4.-Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5.-Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdegunetara aulkiekin, aulkitxoekin eta haurtxoendako gurditxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6.-7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7.-Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.

8.-Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9.-Uretan hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo besteei traba egiten dietenekin jostatzea.

10.-Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean, bainatzeko txanorik gabe bainatzea.

11.-Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea

12.-Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13.-Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14.-Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

15.-Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

16.-Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

17.-Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18.-Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

Hauek dira arau-hauste larriak:

1.-Txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2.-Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3.-Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.

4.-Bainu hartzaileei traba egitea.

5.-Basakerietan aritzea.

6.-Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7.-Beste edozein arau ez betetzea, beste erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8.-Instalazioko edozein higigarri edo higiezini kalte egitea.

9.-Instalazioaren barnean ordena publikoa asaldatzeak dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10.-Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11.-Instalazioetan hordi itxura nabarmenean edo drogen eraginpean sartzea.

12.-Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1.-Hutsegite larrien errepika.

2.-Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dioten arau-hauste larriak.

3.-Instalaziora sartzeko txartel edo giltzak faltsutzea.

4.-Instalazioko materiala edo besteen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5.-Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6.-Instalazioaren barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7.-Inor instalaziora edozein arma mota daramala sartzea.

8.-Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

-Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

-Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

-Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

-Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

-Lehen hutsegite larria, hamabost egunerako bidaltzea.

-Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

-Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

-Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

-Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonamendua galtzea.

TARIFEN 1. ERANSKINA

Uda-neguetako igerilekuak

I. epigrafea.-Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

-Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala.

A.1. Banakakoen inskripzio kuotak:

-18 urtetik gorakoak: 181,04 euro.

-14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak: 135,78 euro.

-4 eta 13 urte bitartekoak: 90,52 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako hirugarren kidetik aurrera) :

18 urtetik gorakoak.

-3. kidea: 135,78 euro.

-4. kidea: 90,52 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 45,26 euro.

14 eta 17 urte bitarte.

-3. kidea: 101,83 euro.

-4. kidea: 67,90 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 33,95 euro.

4 eta 13 urte bitarte.

-3. kidea: 67,90 euro.

-4. kidea: 45,26 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 22,64 euro.

B atala.

B,1. Hiruhileko kuotak igerilekua erabiltzeko (banakakoak):

-18 urtetik gorakoak: 38,71 euro.

-14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak: 33,29 euro.

-4 eta 13 urte bitartekoak: 27,64 euro.

B,2. Hiruhileko kuotak igerilekua erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aurrera):

18 urtetik gorakoak.

-3. kidea: 29,03 euro.

-4. kidea: 19,36 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 9,67 euro.

14 eta 17 urte bitarte.

-3. kidea: 24,96 euro.

-4. kidea: 16,65 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 8,31 euro.

4 eta 13 urte bitarte.

-3. kidea: 20,74 euro.

-4. kidea: 13,81 euro.

-5. kidea eta hurrengoak: 6,91 euro.

II. epigrafea.-Denboraldiko abonamenduak.

18 urtetik gorakoak.

-Udako denboraldia: 92,16 euro.

-Neguko denboraldia: 219,44 euro.

14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak.

-Udako denboraldia: 73,73 euro.

-Neguko denboraldia: 175,55 euro.

4 eta 13 urte bitarte.

-Udako denboraldia: 55,30 euro.

-Neguko denboraldia: 131,66 euro.

III. epigrafea.-Eguneko sarrerak.

-18 urtetik gorakoak: 8,00 euro.

-14 urtetik 17 urte bitartekoak, eta erretiratuak eta pentsiodunak: 6,00 euro.

-4 eta 13 urte bitartekoak: 4,00 euro.

IV. epigrafea.-Bestelako zerbitzuak.

-Gimnasioa, seihilekoa: 107,00 euro.

-Sauna, saio bakoitzeko: 0,70 euro.

-Karnetak luzatzea (galdu edo hondatzeagatik): 7,00 euro.

I. epigrafeko tarifak aplikatzeko arauak.

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletatik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraituz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, lehendabiziko 8 hiruhileko naturaletan.

3. Ezinbestekoak salbu, oso-osorik ordainduko dira nahiz eta erabiltzailea baja izan ordaintzeko 8 epeak iragan baino lehen.

4. Inskripzio kuota ordainduta edukitzeak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera beteko balitz.

5. Igerilekuak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira.

Inskripzioa urtean zehar eskatzen bada, inskribatzeko unean ordainduko da hiruhileko horren kuota eta, gainerakoak, hiruhiletik behin.

Adin tarte bakoitzeko tarifetan agertzen diren kuotak dagokion adina betetzen den hiruhileko beretik hasiko dira osorik ordaintzen.

6. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

7. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

-Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Berarekin bizi diren familiako 2 kide igerilekuko ohiko erabiltzaile izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako aipatu kideak gurasoak edo 26 urtetik beheitiko anai-arrebak izatea.

-26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

-Udalak edozein unetan frogaten ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

-Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

8. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

TARIFEN 2. ERANSKINA

Gune hidrotermala

I. epigrafea.-Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

-Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala

A.1. Inskripzio kuota orokorra:

-220 euro, 8 epetan ordaintzekoak lehenbiziko 8 hiruhileko naturaletan.

A.2. Inskripzio kuota uda-neguetako igerilekuetan ere inskribaturik daudenentzat:

Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko, non ez duten horietan baja egiten eta hargatik ere gune hidrotermala erabiltzen segitzen, edo horretan baja egin ondoan bertan alta berriz ere eskatzen.

B atala

B.1. Kuota orokorra:

Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota ordainduko da, lauki honetan adierazten den bezala:

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 15:00etara. Hiruhileko kuota: 54,86 euro.

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 21:30era. Hiruhileko kuota: 65,83 euro.

B.2. Inskripzio kuota uda-neguetako igerilekuetan ere inskribaturik daudenentzat: Erabiltzeko hautatutako ordutegiari dagokion kuota ordainduko da, lauki honetan adierazten den bezala:

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 15:00etara. Hiruhileko kuota: 23,04 euro.

-Ontzien esparrua erabiltzeko ordutegia: 9:00etatik 21:30era. Hiruhileko kuota: 39,50 euro.

B.1 eta B.2 atal bi-biendako oharrak:

1. Aipatu kuotak ez dira murrizten ahal, eta hiruhileko natural bakoitzaren lehen egunean sortuko dira edo, bestela, instalazioetan alta egiten den hiruhileko egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhilekoan izanen dute indarra.

2. Sarreraren eta irteeraren artean pasatzen den denborak hitzartutako ordutegitik goiti egiten badu, 6,58 euroko errekargua ezarriko da dagokion kuotan atzerapena gertatzen den aldiro.

4. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

II. epigrafea.-Eguneko sarrerak.

Eguneko sarreren zenbatekoa hau izanen da:

2 orduko ibilbidearekin:

-Sarrerak lanegunetan: 14,00 euro.

-Sarrerak larunbat eta jaiegunetan: 18,00 euro.

III. epigrafea.-Bestelako zerbitzuak.

III.1. Gimnasioa:

Kuota murriztezina, 107,00 euro seihilekoan.

Oharrak:

1. Alta eskatzeko beharrezkoa da igerilekuen uda-neguetako abonamenduaren edo gune hidrotermalarenaren jabe izatea.

2. Kuota seihileko naturalaren lehen egunean sortuko da edo, bestela, alta egiten den egunean. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko seihilekoan izanen dute indarra; dena dela, kuotak kobratuko dira hiruhileko naturaletan hainbanatuz.

III.2. Txartelak luzatzea, galdu edo hondatu direlako: 7,00 euro.

IV. epigrafea.-Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

IV.1. Pilotalekua:

-Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argiarekin: 7,00 euro/ordua.

b) Argirik gabe: 3,50 euro/ordua.

-Pilotalekua beste erabilera batzuetarako:

a) Argiarekin: 28,50 euro/ordua.

b) Argirik gabe: 21,50 euro/ordua.

IV.2. Kiroldegia:

-Kiroldegiaren erabilpena:

a) Argiarekin: 28,50 euro/ordua.

b) Argirik gabe: 21,50 euro/ordua.

IV.3. Futbol zelaia: 40,00 euro partida bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L0919079